XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Lasarten, 1941 arte izkutuan, eta hemendik, nora?.
- galdetzen diot.
- Kalahorra-ra, beste desterru bat; hospital batean lekutxo bat aurkitu nuen, lorailean sartu, eta hamalau urte bertan....
Hemen idatzi nituen monografia batzuk:
Noizbehinka etortzen nintzen.
Oiartzuna, gutxi, eta joan-etorri laburretan; oraindik begiz hartua baininduten, pentsa!; jakin nik aurretik Gipuzkoako izen zerrenda luzeak Iruñean zituztela, eta han, nere bi anaiekin eta beste askoren artean, ni ere gurutze batekin markatua nengoela....
Pentsa!....
Ezta Hitler-ek ere hain hotzean!....
- Guda honek, zuk idazten lagundutako Santakruz-en historia gogora ekarriko zizun, ba, sarritan.
- Bai; gure betiko gerra gaiztoak....
Olazabalek egindako liburuari laguntza asko eman nion, bai; honen aurretik, eta nere laguntzarekin,
- Goazen paketsuago den beste giro batera, don Manuel: zuk bi Greco aurkitu dituzu Euskalerrian.
- Bai, bat Gatzagan, hango Dorleta ermitan, 1919-20ko kursoko ibilaldi bat dela-ta: San Frantzisko bat, Zuloagak erabaki zuen gero jatorra zela;....